Urola Erdiko Mapa industriala

Glosarioa

Jarraian, enpresa agenda antolatzeko erabili den sailkapena aurkezten da, bere JESN (Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nagusia) arabera sailkatuz.

Enpresek garatzen dituzten jarduera ekonomikoaren arabera, produkzio unitate guztiak bildu eta sailkatzeko helburua duen zenbaketa sistema bat da. Unitate bakoitzari bere zenbaki kodea egokitzen zaio, beroni JESN Kodea deiturik eta 4 zenbakiz osaturik dago, maila ezberdinetan sakonduz lortzen delarik. Sailkapen mailak Atala, Maila, Taldea eta Mota dira.

JESN Kodearen azken eguneraketa 2009 urtean eginikoa da, hau izanik gaur egun erabiltzen dena.

Web orri honen kasuan, sailkapena bi zenbakitara murriztu da modu errazago batean aurkitzeko asmotan, hau da, Atala eta Maila hartu dira kontuan. Dena den, ez dira sektore ekonomiko nahiz jarduera ekonomiko guztiak kontuan hartu. Kasu honetan, bilatzaile honek ondorengo jarduera ekonomikoak hartzen ditu kontutan:

  • Industria sektorearekin lotutako jarduera guztiak.
  • Industriara bideratzen diren zerbitzu guztiak.
  • Eraikuntza sektorera bideratutako jarduera guztiak.

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nagusiari dagokion zerrenda beheko estekatik jaitsi daiteke. (JESN sailkapenaren iturria EUSTAT izan da)